XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
41.- IKASGAIA.
1.- Apurtutako baloiak nondik dakartzazun jakitea gustatuko litzaidake.
2.- Aurkitutako txanponak non dakartzadan jakitea gustatuko litzaizuke.
3.- Hildako txoriak zein basotatik dakartzazuen jakitea gustatuko litzaiguke.
4.- Zulatutako abarketak nondik dakartzagun jakitea gustatuko litzaizueke.
5.- Puskatuta dauzkazun baloiak nondik dakartzazun jakin nahi nuke.
6.- Aurkituta dauzkadan txanponak non dakartzadan jakin nahi zenuke.
7.- Hilda dauzkazuen txoriak zein basotatik dakartzazun jakin nahi genuke.
8.- Zulatuta dakartzagun abarketak nondik dakartzagun jakin nahi zenukete.
9.- Gazte hori ikasle txintxoa dela esan didate, baita dantzari trebea dela ere.
10.- Ba dirudi gaur irakasleak jai emango digula, baita futbolean geurekin jolastuko duela ere.
11.- Gaisorik zaudela ematen duzu, baita edozein momentutan eroriko zarela ere.
12.- Ba dakit bihurria zarela, baita asko estimatzen nauzula ere.